Proizvod vam ne odgovara? Nema veze! Proizvode možete vratiti do 30 dana
S poklon bonom ne možete pogriješiti. Za poklon bon primatelj može odabrati bilo što iz naše ponude.
Do 30 dana za povrat
Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s'Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara. Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri laburrean; samurki aurkeztu dizkigu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri dizkien oztopoak; biak ala biak ulerberak eta gogoangarriak egingo zaizkio irakurleari, eta, liburua amaitzean, nekez askatu nahiko ditu. «Haurdun gelditzea erabaki zuenetik haurdunak gertu egokitzen zaizkio etengabe, munduko emakume guztiek halako batean gauza bera erabaki balute bezala. Harekin hizketan hasteko gogoa piztu zaio, baina, zer esaldirekin has daitekeen erabakitzerako, neska altxatu eta geldialdia eskatzeko botoia sakatu du. Haurdunari bidea egiteko altxatu da Selva, eta begiradarekin jarraitu dio, haren ibilera jendartean galdu den arte. Orduan erreparatu die lurrean barreiatuta gelditu diren petaloei eta eserleku gainean ahaztutako liburuari». á
Dobar dan! Ja sam Libroamiko, vaš književni savjetnik.
Kako vam mogu pomoći?