Proizvod vam ne odgovara? Nema veze! Proizvode možete vratiti do 30 dana
S poklon bonom ne možete pogriješiti. Za poklon bon primatelj može odabrati bilo što iz naše ponude.
Do 30 dana za povrat
Ikasketa teknikoetan ez ohi da neurri egokian balioesten komunikazio egokiaren garrantzia... Baina, usteak erdi ustel. Ingeniarien bizitza profesionalean funtsezkoa da komunikazio linguistikoa; idatzizkoa eta ahozkoa. Izan ere, mota askotako txostenak idatzi behar dira, eta ideiak, kontzeptuak... hitzen bidez azaldu behar dira. Hitz eginez azaldu behar dira ingeniaritzako proiektuak, azalpenak emanez konbentzitu behar dira lankideak eta... proiektuak finantzatuko dituztenak. Zientzia hitzetan oinarritzen da; eta zientzian oinarrituriko teknologia ere hitzen bidez garatzen da. Zenbat eta argiago eta egokiago hitz egin, zenbat eta kalitate handiagoko testu eta txosten teknikoak idatzi, hainbat eta hobeto azaltzen dira kontzeptuak, hainbat eta hobeto komunikatzen dira ideiak... hainbat eta hobeto lantzen dira zientzia eta teknologia.